Bihar pentsio duin eta publikoen aldeko kontzentrazioa egingo da, 11:30ean Untzagan
2020/05/24
18:19
eta kitto!
Eibarko Pentsiodunen Elkarteko ordezkariek jakinarazi dutenez, bihar (astelehena) hasiko dira Untzagan elkartzen, koronabirusaren pandemia hedatzen hasi aurretik, astero egiten zuten bezala, pentsio publiko eta duinen aldeko kontzentrazioa egiteko. Hala ere, gaur egungo egoerara moldatu eta, kutsatzeak saihesteko, segurtasun eta higienea zainduko dituzte: pertsonen artean bi metroko distantzia gordetzeko, harmailetan izango da elkarretaratzea, 11:30ean hasi eta 11:45ean amaituko da eta, parte hartzen dutenei, maskara ipini eta denbora osoan jantzita izan beharko dutela gogorarazi nahi diete, denen osasuna zaintzeko.