Bihar zabalduko da 25/26 ikasturterako matrikulazioa Eibarko AEK Euskaltegian
Eibarko AEK euskaltegian 25/26 ikasturteko matrikulazio kanpainari ekin diote eta, beti bezala, euskara ikasi nahi dutenentzat eskaintza zabala egongo da kurtso honetan ere: 16 urtetik gorakoentzat; euskara eskolak 2, 3, edo 4 egunetan astean (goiz, eguardi, arratsalde); maila guztiak (A1 -> C2); B1, B2, C1, C2 mailak (HABE, Osakidetza eta IVAPen azterketak prestatzeko aukera); C2 mailako ikastaroa (erabiltzaile aditua); mintzapraktika taldeak…
AEK Euskaltegitik jakinarazi dutenez, hainbat ordutegi eskainiko dituzte aukeran, eta matrikula ordaintzeko dirulaguntzak (A1, A2, C1 16-18 urteko gazteak) egoteaz gain, Eibarren erroldatuta daudenek Eibarko Udalaren beka ere eska dezakete. Matrikula egiteko epea bihar (irailak 1, martitzena) hasi eta 30ean amaituko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, zuzenean AEK euskaltegira (Sostoatarren, 1-1) joan daiteke (Bulego ordutegia: 09:30-13:30 / 16:00-19:00) edo, nahiago izanez gero, 943 201379 telefono zenbakira deitu edo 607 534 357 WhatsApp zenbakira mezua idatzi daiteke.
