Bihar zabalduko ditu ateak Ipuruan dagoen SD Eibarren Museoak

Bihar zabalduko ditu ateak Ipuruan dagoen SD Eibarren Museoak
2023/10/16 10:04
eta kitto!
SD Eibarren Museoak urriaren 17an, bihar, zabalduko ditu ateak, eta lehen fasean estadiorako bira gidatu batekin batera erreserbatu ondoren bisitatu ahal izango da. Bisitak martitzenero 12:00etan eta egunero 17:30ean izango dira. Ipuruako eta Museoaren bisitaren baterako prezioa 9 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Eibarreko abonatu eta akziodunentzako prezioa 5 eurokoa da (helduak) eta 3 eurokoa (13 urtetik beherakoak). Museo honek Klubaren 80 urtetik gorako historia modu berritzaile eta teknologikoan biltzen du bisitariari bisita osoan zehar laguntzen dion murgiltze esperientzia baten bidez. Esparrua Orsaixan espazioaren parte da, eta denda ofiziala eta Jendearen Arretarako Bulegoa ere baditu, ekialdeko tribunaren azpialdean. Diseinu, argiztapen eta teknologia nahasketa harrigarri batek interaktibitateak bisitaren protagonismoa hartzea ahalbidetzen du.

Erakusgai dagoen bilduman hainbat gune daude, hala nola trofeo-gela bat, kamiseta historikoen bilduma bat, garai desberdinetako banderatxoak, partidu historikoen zerrenda bat, historian zehar gizonezkoen eta emakumezkoen plantilla guztiei buruzko datu zehatzak eta 1947an inauguratu zenetik Ipuruako estadioak izan duen bilakaera. Partikularren bisitez gain, bisita erreserbatu nahi duten ikastetxeek, elkarteek edo enpresek eskaera bat bidali behar dute tour@sdeibar.com helbide elektronikora. Joan den urriaren 3an, Museoaren inaugurazio instituzionala egin zen.