Bihar irekiko dituzte berriro ere Koskor, Kontent eta Kultu tabernak
2020/07/22
08:03
eta kitto!
Bihar, osteguna, zabalduko dituzte berriro Kultu, Koskor eta Kontent tabernak. Joan den astelehenetik egon dira itxita, prebentzio-neurri gisa, jabeen senide batek COVID-19an positibo eman zuelako. Egun hauetan jabeek egin dituzten PCR frogetan negatibo eman dute. Beraz, bihartik aurrera hiru tabernak segurtasun-berme osoarekin ireki ahal izango dituzte . Bidez batez, tabernetako jabeek eskerrak eman nahi dizkiete herritar guztiei egun hauetan jasotako babesarengatik.