Bihar zabalduko dute berriro Unbeko taberna

Martitzenetik barixakura 11:00etatik 22:00etara egongo da martxan, eta asteburuetan 09:00etatik 22:00etara.
Bihar zabalduko dute berriro Unbeko taberna
2025/02/04 18:22
eta kitto!

Bihar, otsailak 5, irekiko dute berriro Unbeko kirol-gunean dagoen taberna, Eibarko Udalak establezimenduaren emakida bi urterako esleitu ostean.

Taberna martitzenetik barixakura 11:00etatik 22:00etara egongo da martxan, eta asteburuetan 09:00etatik 22:00etara. Astelehenetan itxita egongo da. Horrela, jendearentzako arreta bermatuko da jende gehien biltzen den uneetan.

Lizitazio-fasean ostalaritzaren sektoreko hainbat ekintzailek eta enpresek egin zituzten proposamenak.

Eibarko Udaletik esan dutenez, "espazio honen esleipenak kirol-instalazioen erabiltzaileentzako eta Unbeko aisialdi-guneko bisitarientzako funtsezko zerbitzu bati jarraipena ematea du helburu".