Biharko burrunbak antolatu ditu Gernika Palestina herri ekimenak

Eibarren Untzagan egingo da elkarretaratzea, 19:30ean.
Biharko burrunbak antolatu ditu Gernika Palestina herri ekimenak
2025/10/14 23:03
eta kitto!

Gernika Palestina herri ekimenak burrunbak antolatu ditu biharko (eguaztena, urriak 15) Euskal Herriko herri guztietan, 19:30ean udaletxeen parean, "Palestinarekin Konpromisoa. Genozidioa STOP!" lelopean. Eibarko kontzentrazioa Untzaga plazan izango da, eta herritar guztiak bertan parte hartzera deitu dituzte.