Biharko greba deialdiari babesa emateko manifestazioa gaur 19.00etan

Biharko greba deialdiari babesa emateko manifestazioa gaur 19.00etan
2013/05/29 00:00
eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 29) 19.00etan manifestazioa irtengo da Untzagatik, biharko ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek, eragile sozial zerrenda luzearekin batera deitutako greba orokorrari babesa adierazteko.
Bihar, berriz, 12.00etan Donostiako Antiguotik abiatuko da manifestazioaren zutabeetako bat. Arratsaldean, 18.00etan Eibarren berriz ere manifestazioa egingo da eta, horrez gain, Elgoibarren (18.00etan), Deban (17.00etan) eta Mutrikun (19.00etan) ere manifestazioak deitu dituzte.