Bihartik aurrera eskatu daitezke eskola-materialerako dirulaguntzak
2023/08/31
12:35
eta kitto!
Eibarko Udalak aurten ere “Umeak eskolara” programa martxan jarri du, eskola-materialen erosketarako laguntzak emateko. "Umeak eskolara" 2008-2021 bitartean jaiotakoentzako da, eta bestalde, 1998-2007 bitartean jaiotako ikasleentzako laguntzak ere badaude, irakaskuntza arautuko edo lanbide-hezkuntza alorreko ikasleentzat, hain zuzen.
Hona hemen informazio garrantzitsuena:
-Eskatzeko epea uztailaren 1ean hasiko da eta urriaren 31ean bukatu.
-Eskariak Eibarko Merkataritza Zentro Irekian (ECCA) egin behar dira (Ego Gain, 19).
Laguntza gehienez 60,10 eurokoa izango da. Gogoratu laguntza eskolarako materiala erosteko izango dela, liburuak izan ezik: kirol materiala, arropa, oinetakoak, informatikako materiala, betaurrekoak eta lentillak. Erosketak Eibarko dendetan egin behar dira.
Informazioa PEGORAN edo Eibarko webgunean eskura daiteke.