Bihartik aurrera hartu daiteke Antzerki Jardunaldirako sarrerak Coliseoan aurrez aurre eskuratzeko hitzordua
2023/01/25
11:30
eta kitto!
Atzo aurkeztu zituzten 46. Eibarko Antzerki Jardunaldiak eta, otsailaren 14an hasiko badira ere, urtarrilaren 28tik aurrera egongo da sarrerak erosteko aukera, bi modutan.
Sarrerak aurrez aurre erosteko, hilaren 28tik 30era Coliseoan eskuratu ahal izango dira, 10:00etatik aurrera. Horretarako, hitzordua hartu beharko da bihar edo etzi, 17:30etik 19:30era, Coliseoan bertan. Gainera, hilaren 30etik aurrera, astelehenero edo barixakuro sarrerak erosi ahal izango dira 17:30etik 19:30era.
Sarrerak aurrez aurre erosteko aukeraz gain, sarean ere eskuratu ahal izango dira Kutxabanken plataformaren bitartez. Horretarako, sarrerak 28an egongo dira eskuragai 10:00etatik aurrera.
Ikuskizunak hasi baino lehen sarrerarik balego, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira Coliseoko leihatilan.