Bihartik hasita, Ipurua kiroldegia 09:00etatik 20:00etara zabalduko dute zapatuetan

Bihartik hasita, Ipurua kiroldegia 09:00etatik 20:00etara zabalduko dute zapatuetan
2023/10/27 17:51
eta kitto!
Bihartik aurrera, Ipuruako kiroldegiaren larunbatetako ordutegia luzatu egingo da eta, horrela, egun osoan egongo da zabalik, goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00etara. Maiatzeko azken asteburura arte (hori barne) eutsiko diote ordutegi honi. Udaleko kirol saileko zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, instalazioak eguerdian ere  egongo dira zabalik, igerilekua izan ezik (baldin eta igeriketako txapelketarik ez badago). Argitu dutenez, denboraldi osoan zehar, kluben partidu eta txapelketa guztiak ordutegi horren barruan gauzatuko dira.