Bihartik hasita udalbatzak internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da

Bihartik hasita udalbatzak internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da
2016/03/17 06:34
eta kitto!
Barixaku honetan hasita, aurrerantzean udalak egiten dituen udalbatzak internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bihar 17:30ean erabiliko dute "streaming" bidezko emisio-sistema estreinekoz, 2016. urteko udal aurrekontua onartzeko pleno berezian.
Horri esker, udalbatza guztiak, ohikoak (hilero azken astelehenean, 19:30ean) zein ezohikoak, interneterako konexioa duen ordenagailu edo bestelako gailuetan zuzenean ikusi ahal izango dira www.eibar.eus helbidean sartu eta pantailaren eskubiko aldean, goian agertuko den pleno aretoko irudiaren gainean klikatuz gero. Zuzenean ez ezik, udalbatza guztien grabazioak interneten eskuragarri egongo dira, herritarrek nahi dutenean ikusteko aukera izateko.
Proiektua abiarazteko alderdi guztiak ados ipini dira eta emanaldiak zein grabazioak Ikusten enpresak egitea erabaki dute, horretarako urtean 7.623 euro (BEZ barne) ordainduta.


image