Bihartik izena eman daiteke hiru txanda izango dituen Eibar KE-ko Udako Campusean
Urtero bezala, SD Eibar Fundazioak balioetan oinarritutako hezkuntza, futbola, dibertsioa eta ingelesaren ikaskuntza sustatu nahi ditu kanpus honekin, eta euskara izango da irakashizkuntza. Futbol entrenatzaileek, ingeles irakasleak eta pedagogoek osatutako profesional talde batek gidatuko ditu saioak Ipuruako Eranskin zelaiko instalazioetan.
Parte hartuko duten haurrek ingurumena zaintzen ikasteko aukera izango dute aurten, programatutako jarduera batzuen bidez. Txandak, astelehenetik zapatura, ekainaren 26an, uztailaren 3an eta uztailaren 10ean izango dira. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Campuseko inskripzioak honakoa hartzen du barruan: janzkera teknikoa (prakak, kamiseta eta galtzerdiak), hamaiketakoa, entrenamendu- eta teknifikazio-saioak, ingurumenaren zaintzarekin eta iraunkortasunarekin lotutako jarduera eta, azkenik, ohitura osasungarrien eta nutrizioaren garrantziari buruzko jarduera. SD Eibar Fundazioak antolatzen duen Eibarko Campusak Tekniker, Lacturale, Coca-Cola eta Insalus ditu babesle.