"Bihotz, bi hots, bi txotx" umorezko bakarrizketa eskainiko du Garazi San Martinek barixakuan Topalekuan
2023/04/18
10:08
eta kitto!
Barixakurako “Bihotz, bi hots, bi txotx” Garazi San Martin Boj-en umorezko bakarrizketa saioa antolatu dute Arrate Kultur Elkarteak eta Nalua Eibarko talde feministak, 19:00etan Topalekuan. Azaldu dutenez, “bakarrizketa hau lehen pertsonan idatzita dago, Garazik bere maitasun istorioak kontatuko dizkigu umorea ardatz nagusia izanik. Maitasun erromantikoari kritika sakona da eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: polimaitasuna, espazioen gestioa, mugak, sare sozialak... Dena bizipen “bollero” batetik. Garazik bere mundura ekarriko zaitu eta zeuen burua identifikatuta sentituko duzue aldi berean. Apirilaren 26an ikusgarritasun lesbikoaren eguna izanik, momentu ezin aproposagoa gaia gure artera ekartzeko”. Sarrerak 5 euro balio du eta saioaren ostean mokadua jateko tartea egongo da, elkartzen direnek janariz lagunduta saioan entzundakoak konpartitzeko aukera izateko.