Bihotz errehabilitazioari buruzko hitzaldiak ekingo die Policlinica Gipuzkoaren Osasun Ikasgelei
2015/03/03
00:00
eta kitto!
Bihar (eguaztena, martxoak 4) 19.30etan Portalean “Zaindu zure bihotza. Ezagutu bihotz errehabilitazio zuzena egitearen garrantzia eta zure bihotzak osasuntsu jarraitzeko aholkuak” izenburuko hitzaldiarekin ekingo diote Policlinica Gipuzkoa-ren Osasun Ikasgeletako hitzaldi zikloari. Gaurko hizlariak Laura Quintas doktore kardiologoa, Javier Muñoz Ariketa Fisikoan lizentziatua eta fisoterapeuta, Ainitze Bolinaga fisioterapeuta, Aurora Cid nutrizionista eta Edurne Izagirre psikologoa izango dira, denak bihotz errehabilitazio taldeko kideak. Hitzaldira sartzea librea eta doan izango da.