Bihurri hirugarren sailkatu zen Urrezko Aizkolariak Txapelketan

Hodei Ezpeletak irabazleak baino hiru minutu gehiago behar izan zituen bere lana amaitzeko
Bihurri hirugarren sailkatu zen Urrezko Aizkolariak Txapelketan
2024/06/11 10:44
eta kitto!

Domekan Urrestillako frontoian jokatutako XXVII. Urrezko Aizkolariak Txapelketaren finalean, Iker Vicente nafarra nagusitu zen, modu horretan hirugarrenez janzteko txapel hori, 2018an eta 2019an irabazitakoen ondoren. Irabazleak 19 minutu eta 6 segundo behar izan zituen lan guztiarekin amaitzeko. Mikel Larrañaga bigarren sailkatuak 21:45eko denbora egin zuen, eta Hodei Ezpeleta “Bihurri” eibartarrak 22 minutu eta 50 segundotan amaitu zuen bere lana.

Eibartarrak orain dela hiru urteko, 2021eko, txapela jantzi zuen bere sasoian. Aipatutako aizkolariek eta eurekin batera jardun zuten harrijasotzaileek ikuskizun polita eskaini zuten.