Bihurri Urrezko Aizkolarien binakako txapelketaren finalean izango da beste behin

Bihurri Urrezko Aizkolarien binakako txapelketaren finalean izango da beste behin
2024/02/12 16:07
eta kitto!
Hodei Ezpeleta “Bihurri”k eta Jokin Urretabizkaia “Basozabale”k eskuratu zuten atzo Urrezko Aizkolarien binakako txapelketako finalerako hirugarren eta azken txartela. Oñatin jokatutako kanporaketa horretan beste bi bikote izan zituzten aurkari: Ugaitz Mugertzak eta Ibai Soroak osatutakoa, alde batetik; eta Jon Rekondok eta Oihan Larretxeak osatutakoa, bestetik. Bost modalitate desberdinetan lehiatu zituzten, eta guztira 36 enbor moztu zituen bikote bakoitzak, bost modalitatetan banatuta. Lana denbora laburrenean Bihurrik eta Basozabalek burutu zutenez, horri esker, bi aste barru Azpeitian jokatuko den Urrezko Aizkolarien finalerako sailkatu dira. Bertan eibartarrak ez du lan errazik izango, une honetako aizkolari onenak izango direlako lehian.