Bihurrik Basozabal gainditu zuen aizkolarien Liga Txapelketan

Bihurrik Basozabal gainditu zuen aizkolarien Liga Txapelketan
2023/07/18 10:32
eta kitto!
Hodei ezpeleta “Bihurri” 14 segundorengatik nagusitu zitzaion Jokin Urretabizkaia “Basozabal”-i domekan Zornotzan jokatutako aizkolarien Liga Txapelketako bigarren jardunaldian. Otsailean Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako irabazleen arteko lehia oso borrokatua izan zen eta, bost modalitate desberdinetan jokatutako zortzi mozketen ondoren, eibartarrak 14 minutu eta 15 segundoko denbora behar izan zuen bere lana amaitzeko, Basozabalek 14 minutu eta 29 segundo behar izan zituenean. Modu horretan, Hodei Ezpeletak bere lehen bi puntuak eskuratu ditu aizkolarien Liga Txapelketan.