Bihurritarrak nagusitu ziren Sanandresetako aizkolarien txapelketan

Bihurritarrak nagusitu ziren Sanandresetako aizkolarien txapelketan
2023/12/14 13:09
eta kitto!
San Andres egunean jokatutako ohiko aizkolarien arteko txapelketan Bihurri aita-semeak garaile irten ziren, bakoitza bere lehiaketan. Jaialdiko lehiaketa nagusian Hodei Ezpeleta eta Goizeder Beltza nagusitu ziren, bigarren postuan amaitu zuten Basozabalek eta Etxeberriak, eta hirugarren tokian sailkatu ziren Zaldua eta Rekondo. Bestalde, beteranoen arteko lehian, Ernesto Ezpeletak Mujika izan zuen lagun garaipena lortzeko, eta atzetik geratu ziren Lopez eta Azpilikueta, eta Goizeder eta Beltza. Euria zela-eta, Errebal Plazan egin zen ekitaldia eta aizkolariak gustora geratu ziren egindako lanarekin eta izandako jarraipenarekin: “Tokia oso ondo etorri zitzaigun gure lana egiteko, batez ere kanpoan zegoen giro kaskarra ikusita. Jende asko izan zen, gainera, gure lana amaierara arte jarraitzen”.