Bikote barik daudenentzat afaria Belaustegin

Bikote barik daudenentzat afaria Belaustegin
2014/01/13 00:00
eta kitto!

Elgoibarko Belaustegi jatetxeak eskualdeko bikotekidegabeentzat lehen afaria antolatu du urtarrilaren 25erako. Bikote barik dagoen edozeinentzat zabalik dagoen afarira joan nahi duenak 45 euro sartu beharko ditu Laboral Kutxako 3035 0007 27 0070064931 kontu korrontean hilaren 22rako. Prezioan afarira joateko autobusa sartuta dago (irteera Eibarko Ego-Gaineko geltokitik izango da, 20.00etan).