Bilduk inkesta bidaliko die herritarrei, 2014ko aurrekontuaren iritziak jasotzeko
2013/12/20
00:00
eta kitto!
2012 eta 2013ko aurrekontuekin lez, EH Bilduk parte-hartze prozesua abiaraziko du Udal dirua, denon kontua goiburuari jarraituta, atzo (eguena, hilak 19) prentsaurrekoan azaldu zutenez: "Aurten pauso bat gehiago eman nahi izan dugu eta, Bolo Bolorekin batera, inkesta bat helaraziko diegu herritarrei. Bost ataletan banatutako 34 galderari emandako erantzunen bitartez, herritarren lehentasunak zeintzuk diren jakin nahi dugu". Inkestak emailez edo posta bidez (ordaindutako bidalketa bitartez) bidaltzeko aukera izango da, urtarrilaren 10era arte.