Bilera irekia egingo dute gaur Ipurua Merkatu plazan

Bilera irekia egingo dute gaur Ipurua Merkatu plazan
2024/01/10 12:46
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etatik 20:00etara, hilero egiten den bilera irekia egingo dute Ipuruako Merkatu Plazan.

Uda ostean gogotsu eta ekitaldi mordoarekin hasi zuten ikasturtea Ipuruako Merkatu Plazan. Adin guztientzako jarduerak egin dituzte hilbete hauetan: abesbatza, akuarela tailerrak, filosofia solasaldiak, jazz kontzertuak, ingelesa lantzeko saioak, "Maskulinitatearen erronkak" tailerrak eta erakusketa, Marrazketa Jam Session, musika zuzenean... Helburua da auzoko merkatu plaza izandako eraikina bizitzaz betetzea eta ahalik eta denbora gehien zabalik egotea. Hilero bilera irekiak egiten dira, eta gaurkoan ere nahi duten auzotar eta herritarrek bertan biltzeko aukera izango dute, eraikinari eta auzoari bizitza ematen jarraitzeko.