Billarraren San Juan Txapelketa jokatuko da domeka arratsaldean
Casino Artista Eibarres billar klubak antolatuta, datorren domekan San Juan Txapelketaren laugarren edizioa izango da jokoan klubak Eibarko Bizikleta Plazan dituen instalazioetan. Arratsaldeko 17:00etan abaituko dira finalaurrekoak eta handik bi ordura, 19:00etan, jokatuko da torneoaren finala. Jarraian sari-banaketa ekitaldiari emango zaio paso, eta hor sariak izango dira txapeldunarentzat, txapeldunordearentzat eta ikasturte honetako promesa mailako onenarentzat.
Hiru bandako edo hiru bandara jokatzen den billar modalitatean 200dik gora lagun izan dira parte hartzen hiru hilabete baino gehiago iraun duen lehiaketan, euretatik azkeneko fasera 28 billarista heldu zirelarik. Sarrera librea da; beti ere, aforoa bete arteko tartean, hau da, edukiera mugatua dago.