Binakako txapelketaren finalerdiak erabakiko dira bihar Astelenan
Jakak eta Imazek eta Peña Albisuk Zornotzan elkarren aurka jokatuko dute gaur, eta irabazleak Ezkurdiaren eta Rezustaren aurka arituko dira Eibarren
2025/02/21
10:49
eta kitto!
Dagoeneko sailkatuta dauden Laso-Iztueta, Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteekin batera, laugarrena domeka arratsaldean Astelenan jokatuko den partidu nagusian erabakiko da. Hor izango dira Elordi-Zabaleta (edo euren ordez jokatuko dutenak, Elordi min hartuta dagoelako) eta gaur Zornotzan Jaka-Imaz eta Peña-Albisu bikoteen arteko norgehiagokako irabazleak.
Bestalde, domekako egitaraua honako partiduek osatuko dute: hasteko, Agirre-Lizega vs Exposito-Aranguren, eta amaitzeko Mata-Aldabe vs De la Fuente-Erostarbe.