Bisita gidatuak ‘EME. Estilo-ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak’ erakusketa ezagutzeko

Bisita gidatuak ‘EME. Estilo-ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak’ erakusketa ezagutzeko
2023/11/08 12:06
eta kitto!
Josune Aranguren Zatika eibartarraren ‘EME. Estilo-ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak’ erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte hemendik erakusketa amaitu arte, otsailaren 29an.

Erakusketa Andretxean dago ikusgai eta bisita gidatuetan artistak koadroen eta testuen inguruan azalpenak emango ditu. Gainera, ikusleek erakusketan parte hartzeko aukera izango dute.

Bisita irekiak izango dira eta parte hartzeko beharrezkoa izango da Andretxera 943 54 39 38/688 85 34 40 deitzea edo helbide elektroniko honetara mezu bat idaztea: andretxea@eibar.eus

Bisita gidatuak egun eta ordu hauetan egingo dira eta ordubeteko iraupena izango dute:

- Azaroak 21, martitzena, 17:30 EUS

- Abenduak 2, zapatua, 11:30 GAZ

- Urtarrilak 22, astelehena, 17:30 EUS

- Otsailak 21, eguaztena, 17:30 GAZ