Bittor Astigarragak bere sasoi onari eusten dio hiru-txirlo lehiaketetan

Bittor Astigarragak bere sasoi onari eusten dio hiru-txirlo lehiaketetan
2023/09/28 12:10
eta kitto!
Orain dela gutxi Bizkaiko txapela jantzi duen Asola Berriko bolariak, egiten diharduen denboraldia biribiltzeko, Mutrikuko Galbaixo auzoko jaietakoan ere nagusitu zen. 40 bolarik hartu zuten parte domeka arratsaldean jokatu zen lehiaketa horretan eta Asola Berriko ordezkariek primeran jardun zuten bertan. Bittor Astigarragak zazpi txirlo jota irabazitako torneoan Alex Campos taldekidea laugarren izan zen.

Asteburu honetan bolariek beste bi hitzordu izango dituzte: bihar bertan, barixakuan, Berrizen, Okango auzoko jaietan (19:00etan hasita); eta etzi, zapatuan, Elgoibarren, San Miguel auzoko jaietan (17:30ean hasita).