Bittor Sarasketako aparkalekuan izango da eguazteneko azoka

Bittor Sarasketako aparkalekuan izango da eguazteneko azoka
2016/06/13 14:50
eta kitto!
San Juan jaiak direla eta, aurten umeen barrakak Urkizuko parkean ipiniko dituztenez, aste honetan hasita eguazteneko merkadilloa tokiz aldatuko dute, Bittor Sarasketa kaleko aparkalekura. Beraz, azokako postuak ipini ahal izateko, hor aparkatutako automobilak martitzen gaueko 23:00etarako kendu egin beharko dituzte.