Bizikleta Egunak adin guztietako parte-hartzaileak hartu zituen
Aurreko domekan Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Bizikleta Egunak goiz osoa jantzi zuten probak izan zituen. Goizeko 09:30ean 25 bat zikloturista bildu ziren, Untzagatik abiatuta, kostalderantz itzulia egiteko. 10:30etik aurrera txikienen inskripzioa hasi zen eta 70en bueltan izan ziren izena eman zutenak.
Txikienentzako ginkana antolatu zen, Untzagatik hainbat buelta emateko eta, jarraian, nagusiagoentzat ibilaldi txiki bat prestatu zen, Mekolara igo eta, bidegorritik, Amañara joan eta bueltatzeko. Jarraian zirkuitu bat antolatu zuten T. Etxebarria, Zuloagatarren, Calbeton eta Untzaga kaleen artean, adin guztietakoek bizikletaz gozatzeko.
Egunari amaiera emateko, Eibarren ibilitako guztiak kostaldetik zetozen zikloturista helduekin batu ziren Anbulatorio parean, horrela troel haundi batean guztiak Untzagara heltzeko. Ondoren, opariak zozketatu ziren, eta salda eta txorizoa banatu, egun zoragarriari amaiera bikaina emateko.