Bizikleta elektrikoa Eibarren nola erabili azaltzeko hitzaldia egingo da bihar
2022/09/20
09:49
eta kitto!
Mugikortasunaren Europar Astearen harira Udalak antolatu duen egitarauaren baitan, bihar arratsaldean hitzaldia egingo da, bizikleta elektrikoa Eibarren nola erabili azaltzeko. Hitzaldia Errebal plazan (A aretoan) izango da, 18:00etatik 19:30era, Eibarko Klub Deportiboaren eskutik.
Horrez gain, eguena (irailak 22) ‘Autorik Gabeko Eguna’ izango da. Hori dela eta, eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko helburuarekin, Eibarko herri barruko autobus-zerbitzua (Udalbus) doan izango da.
Eta irailaren 24an (zapatua) Nordic Walking mendi martxa hasiko da Untzagan, 09:00etan eta, jarraian, Ibilixan-eko ibilbide bati ekingo zaio: Untzaga, Saratsuegi, Unbe, Ipuruako kiroldegia eta Untzaga; guztira 10 kilometro. Gutxienez 6 pertsonak hartuko dute parte eta gehienez 30. Izena emateko epea bihar (irailak 21) amaituko da (egun hori barne).
Horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak “Prest jarri zure bizikleta” izeneko jarduera antolatu du zapaturako (10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Untzagan). Herririk herri dabilen furgoneta tailer horretan bizikleten oinarrizko konponketak eta dekorazioa (pintura, pegatinak…) lantzeko aukera egongo da.
Bestalde, egitaruaren barruan, aurreko zapatuan bigarren eskuko bizikleta azoka egin zen eta jende asko gerturatu zen, BIDEO honetan ikus dezakezuen bezala.