Bizilagunak ekimena azaroaren 19an egingo da
2023/10/26
12:06
eta kitto!
Bertakoak eta bertara iritsiak bazkari baten baita elkartzea ahalbidetzean datzan ekimena da Bizilagunak. SOS Arrazakeriak bultzatzen du eta hainbat edizio egin dituzte dagoeneko. Iaz, adibidez, 70 bazkari egin ziren Gipuzkoan eta, urtero bezala, parte-hartzaile kopurua haztea da antolatzaileen helburua.
Urtero, azaroko igande bat proposatzen dute topaketetarako eta aurten azaroaren 19an egingo dute. Orduan, dinamizatzaile eta mahai zapi baten laguntzaz, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea eta gizarte kohesionatuago bat faboratuko dituzten esperientzia, zapore eta bizipenak elkarbanatu ahalko dira.
Izena emateko epea azaroaren 13ra arte egongo da zabalik eta esteka honetan eman daiteke. Informazio gehiago jasotzeko immigrazioa@eibar.eus helbidera idatzi edo 943 708 440 telefonora deitu.