Bizilagunak ekimeneko bazkariak azaroaren 19an egingo dira
2017/11/02
14:13
eta kitto!
Mugak eta Gipuzkoako Sos Arrazakeriaren eskutik, aurten ere Bizilagunak ekimenaren inguruko bazkariak egingo dira azaroaren 19an. Bertakoak eta atzerritik etorritakuak mahai baten bueltan elkarrekin jartzea bilatzen dute ekimenaren arduradunek, horrela elkarren arteko lehen kontakturako bidea zabalduta. Ekimenak iaz oso harrera ona izan zuen Eibarren eta 35 bat lagun animatu ziren parte hartzera. Hori ikusita, aurten ere gure herrian bazkariak antolatzera animatu dira. Beste jatorri eta kultura batzuetako jendea ezagutzeko gogoa duen edozeinek har dezake parte, baina aurretik izena eman beharko dute, taldeak eta bestelako guztiak antolatu ahal izateko. Informazio gehiagorako edota izena emateko www.mugak.eu web orrira jo daiteke edo, bestela, 943 32 18 11 telefonora deitu. Eibarren …eta kitto! Euskara Elkartearen bitartez izena emateko aukera ere badago, ongietorri@etakitto.eus helbidera idatzita edo 943200918 telefonora deituta.