Blues Hotsak-eko kontzertuetarako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditugu
2019/12/11
10:38
eta kitto!
Errabal kultur elkarteak Soraluzeko Udalaren laguntzarekin antolatuta, asteburuan Blues Hotsak 2019 hartuko dute Soraluzen. Jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazi eta gozatzeko asmoz prestatu duten egitarauaren barruan hiru kontzertu egingo dira, barixakutik domekara bitartean: abenduaren 13an (barixakuan), 22:00etan, Shirley Davis & The Silverbacks hartuko ditu Herriko Antzokiak (sarrerak 10 euro balio du); zapatuan, 20:00etan, The Allnighters zazpikoteak jardungo du Zentroan (sarrerak 5 euro balio du); eta domekan Jon Gurrutxaga & Urbil Artola arituko dira Zubi Nagusian, 13:00etik aurrera (eguraldi txarra egingo balu Zentroan izango da emanaldia). Domekako kontzertua dohainik izango da, baina barixaku edo zapatuko kontzertuetarako bi sarrera bikoitz oparitzeko dauzkagu: zozketan sartzeko nahikoa da Facebooken, albiste honen loturan “ATSEGIN DUT” ematea. Eguenean izango da zozketa, zorte on!
https://youtu.be/BxF3teXZq_0
https://youtu.be/BxF3teXZq_0