“Bob Marley. One love” eta “Corre, Tiger, corre” Coliseoko zine-karteldegian

Zapatuan ez da proiekziorik egingo Antzokian
“Bob Marley. One love” eta “Corre, Tiger, corre” Coliseoko zine-karteldegian
2024/02/22 19:00
eta kitto!

Aurreko asteburutik Coliseoko zine-karteldegian dauden Sofia Coppolak zuzendutako “Priscilla” eta Blitz Bazawulek zuzendutako “El color púrpura” filmekin batera, asteburu honetan Reinaldo Marcusek zuzendutako “Bob Marley. One love” eta Joey Zouk zuzendutako “¡Corre, Tiger, corre!” pelikulak gehituko zaizkie.

Zapatuan, Antzerki Jardunaldietako lan bat dagoela-eta, ez da proiekziorik izango Antzokian.

Ordutegiari begira, “El color púrpura” filmaren iraupenak aldaketa dakar zapatuko proiekzioan. “Bob Marley. One love” musikala da, eta animaziozko “Corre, Tiger, corre” familian ikusteko ezin aproposagoa.