Boikot eta Xiberoots taldeek joko dute Amañako jaietan
Mugi Panderoa eta Lisker talde eibartarrak ere izango dira bertan
2024/04/22
12:32
eta kitto!
Amañako Jai Batzordeak nahiko aurreratuta du dagoeneko uztailaren lehenengo asteburuan auzoak biziko dituen jaietako 44. edizioko egitaraua.
Oraingoan San Fermin jaien hasierarekin bete-betean kointzidituko duen programazioan (uztailak 5, 6 eta 7), barixakuko kontzertu potenteenak jarraitzen du pisu handia izaten. Eta hor Boikot Vallecas-eko rock taldea eta Iparraldeko Xiberoots izango dira aurtengo protagonistak, eurekin eta hasieran joko duen Mugi Panderoa Eibarko taldearekin batera. Gure herriko beste talde bat, Lisker, beste behin izango da zapatuko kontzertua eskaintzen.
Jai horietan ez dira faltako beste hainbat aktuazioa eta ekitaldi, “adin guztietakoek goza dezaten”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia tarteko.