BOJ Olañetan 1914an egindako trokelak jaso ditu Armeria Eskolak
2016/04/25
13:33
eta kitto!
Armeria Eskolako Eskuadra Zaharra Museoak bere fondoa handitu du, gaur goizean donazioan hartu dituen BOJ Olañetako piezak hartzearekin batera. Santiago Olañeta BOJ Olañeta enpresako gerenteak bere irakaslea izan zen eta gaur Armeriako zuzendaria den José Luis Novoari eman dizkio 1914. urtean egindako piezak, enpresan gordetakoen artean zaharrenak: Manuel Barrenetxeak Armeria Eskolako armarria estanpatzeko puntzoia eta horrekin egindako intsignia eta, horiekin batera, 1914. urtean Armeria Eskolaren inaugurazioaren harira eskolan egin zen industriari buruzko erakusketaren domina oroigarria. Novoak esker ona adierazi dio Olañetari, "hiru belaunalditan horren ondo gordetakoak Eskolari emateagatik".