Bolada onari jarraipena eman nahi dio Bigarren Mailako SD Eibar-ek
Akats batengatik egin zion alde garaipenak SD Eibar-i Gijongo Sportingen aurka joan den domekan, baina gutxienez puntu bat ekarri zuen etxera eta Albaceteren aurka lortutako garaipenarekin hasi zuen bolada positiboari jarraipena eman zion.
Real Zaragoza izango da Beñat San Joseren mutilen hurrengo arerioa, zapatuan, azaroak 21, 18:30ean, Ipuruan. Aukera polita da eibartarrentzat garaipenaren bidera itzultzeko, aragoiarrak azkenengo postuan daudelako gaur egun.
Zapatuko partidua prestatzeko, Eibarrek lan-saioa izan zuten atzo, gaur atsedena hartu dute ate bihar, etzi eta barixakuan 11:00etan entrenatuko dira, ateak itxita, Areitioko kirol-hirian.
Partidurako sarrerak salgai daude hemen. Gainera, lagapena aktibatuta dago abonatuen atarian eta baita 4 sarrera arte prezio murriztuan erosteko aukera ere.