Bolada onean jarraitzen du Ohorezko Erregionaleko CD Urki-k
Beasain B taldeari 1-0 irabazi dio asteburuan eta lasaitasun postuetan egonkortu da
2026/02/02
11:02
Ekhi Belar Errasti
Bigarren itzuli lasaia izango du Ohorezko Erregional maila jokatzen duen CD Urki-k eta, hori baliatuta, emaitza positiboak lortzen dihardu azken asteotan. Asteburu honetan, adibidez, Beasain B hartu du Unben eta 1-0 gailendu zaio Tejadaren golarekin.
Gauzak horrela, Urki sailkapenaren 8. postuan dago, 27 punturekin, atzeko postuak urruti ikusten dituelarik. Gertuago ditu goiko postuak eta, gerturatu nahi badu, bost puntura duen Zumaiakori irabazi beharko dio asteburuan.
CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:
- Ohorezko Erregionala: Urki Alkideba 1-0 Beasain B
- 1. Erregionala: Texas Lasarte 3-0 Urki JMR
- Jubenilen Euskal Liga: Ariznabarra 3-4 Urki Eibarbus
- Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 3-2 Lagun Onak
- Jubenilen Kopa: Urki Hapiick 4-2 Aizkorri
- Kadeteen gorengoa: Anaitasuna 1-4 Urki Heganrent
- Kadeteen Kopa: Urki Boj 2-1 Ordizia
- Infantilen Kopa: Internacional 2-2 Urki Beltran
- Infantil txiki: Anaitasuna 10-0 Urki Larragest
- Emakumezkoen Kopa: Elgoibar 0-2 Urki JAZ