Bolari eibartarrak zeresana ematen ari dira Hiru Txirloko Bizkaiko Txapelketan

Kepa eta Arkaitz Rodriguez, Etor Aldalur eta Anartz Esteban lehian ari dira
Bolari eibartarrak zeresana ematen ari dira Hiru Txirloko Bizkaiko Txapelketan
2026/06/29 10:42
Ekhi Belar Errasti

Hiru Txirloko Bizkaiko Txapelketako bost jardunaldi jokatu dira dagoeneko eta zenbait eibartar ari dira bertan lehian, lan zoragarria eginez. Adibidez, azkenengo jardunaldian, ekainaren 28an Eitzagan jokatutakoa, Durangon bizi den Etor Aldalur eibartarra gailendu zen eta Anartz Esteban (Santaeufemi) hirugarren izan zen.

Berriatuan jokatu zen hirugarren jardunaldian ere podiumean izan genuen eibartar bat, Kepa Rodriguez hain zuzen ere, eta Jagoba Arrasate futbol-entrenatzailearen eskutik jaso zuen garaikurra.

Laugarren jardunaldian, Markinako Barinaga auzoan, Arkaitz Rodriguez eibartarrak bosgarren postua lortu zuen.