Bolo-palma txapelketa jokatuko da ekainaren 13an Ipuruako bolatokian
Eibar Hiria Torneoaren 38. edizioa izango da, Casa Cantabriak antolatuta
2026/06/03
10:36
Ekhi Belar Errasti
Casa Cantabria elkarteak antolatuta, bolo-palma modalitateko 38. Eibar Hiria Torneoa jokatuko da ekainaren 13an, Ipuruako bolatokian. Lehiaketa 12:00etan hasiko da eta bolo-jokoaren zaleentzako hitzordu garrantzitsua izango da beste urte batez.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Eibarko Casa Cantabria taldeko jokalariek hartuko dute parte txapelketan, tradizio handiko kirol modalitate hau sustatzeko helburuarekin. Bolo-palma Kantabriako kirolik ezagunenetako bat da, baina urte luzez presentzia izan du Eibarren ere Casa de Cantabriaren eskutik.