Boluntariotzari buruzko antzezlana gaur Coliseoan
2014/12/09
00:00
eta kitto!
Detritus Teatrus eta Pikor Teatro taldeek "¿Algun voluntario? ¿Alguna voluntaria?" antzezlana eskainiko dute Coliseoan gaur (martitzena, hilak 9), 19.00etatik aurrera. Herritarrei eta bereziki nagusiei boluntario modura jardutearen onurak azaltzeko pentsatutako lana da eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren babesa dauka, Borondatezko hiru Euskal Agentzien, Borondatezko Euskal Kontseiluaren eta Gasteizeko Udalaren kolaborazioarekin. Belen Nevadok zuzenduta, Txeles Argudo eta Raul Camino antzezleek jardungo dute taula gainean eta sarrerak euro bi balio du.