Boni Plaza elgetarrak irabazi zuen Ezoziako hiru-txirlo tiraldia
Hurrengo tiraldia zapatu arratsaldean jokatuko da Soraluzen, baina San Andreseko bolatokian
2024/05/09
13:16
eta kitto!
52 bolarik hartu zuten parte aurreko zapatuan Soraluzeko Ezoziako bolatokian jokatutako 53. Gipuzkoako Hiru-Txirlo bola-joko txapelketaren zazpigarren jaurtialdian. Euren artean hiru izan ziren bost txirlo bota zituztenak: Elgetako Boni Plaza, San Joxepeko Joseba Espilla eta San Migueleko Angel Ibarluzea, azkenean orden horretan sailkatu zirenak. Hurrengo hiru postuetan sailkatu ziren, lau txirlorekin, UDAko Markel Beitia eta Asola Berriko Juanjo Uranga eta Anartz Esteban. Eibartarrak, beraz, bosgarren eta seigarren postuetan sailkatu ziren.
Txapelketako zortzigarren tiraldia zapatu arratsaldean jokatuko da, 17:00etatik aurrera, Soraluzen baita ere, baina San Andreseko bolatokian.