'Boo Kwai eta museoaren lapurreta' euskarazko animazio filmak zabalduko ditu udako zine emanaldiak abuztuaren 1ean
Eibarko Udaleko Kultura Sailak lau pelikula proiektatutako ditu abuztuan. Lehen filma Boo Kwai eta Museoaren Lapurreta, txinatar animaziozko pelikula da eta euskaraz proiektatuko dute. Horrela inauguratuko dituzte gaueko zine-emanaldien programazioa.
Abuztuaren 8an Barbie filmaren txanda izango da. Pelikularen zuzendaria Greta Gerwig da eta Margot Robbie eta Ryan Gosling dira protagonista nagusiak. Proiekzio hau ere 22:00etan izango da, gaztelaniaz.
Abuztuaren bigarren hamabostaldian, Robot Dreams filma proiektatuko da (hilaren 22an). Film horrek Oscar sarietarako izendapena lortu zuen 2023an, eta Goya saria irabazi zuen gidoi egokitu onenaren eta animaziozko film onenaren kategorian.
Azkenik, proiekzioen zikloa ixteko, abuztuaren 29an El Vasco pelikula aurkeztuko da.