Borda Berri erretegiko Mitxel Suarezek eskuratu zuen 'Txapeldunen Txapelduna' saria VI. Bacalaos Alkorta pintxo lehiaketan
Eskola arteko bakailao lehiaketa amaitu eta, jarraian, zapatu eguerdian hasi zen Bacalaos Alkorta pintxo lehiaketaren showcooking-a edo erakustaldi finala. Ermua, Eibar, Elgoibar, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pintxo lehiaketetako irabazleek hartu zuten parte, eta Errebal Plazan zegoen jendearen aurrean prestatu zituzten pintxo finalistak, Mireia Alonso sukaldariak gidatu zuen ekitaldian. Epai-mahaiarentzat ez zen erreza izan txapeldunen arteko txapeldunak aukeratzea, baina azkenean Arabako ordezkariak, Borda Berri erretegiko Mitxel Suarezek eskuratu zuen Txapeldunen Txapelduna saria, Black is Beltza izeneko pintxoarekin. Horrekin batera, Ermuko Kiskako Julen Perezen pintxoari aipamen berezia egin zioten, eta berak eraman zuen Debabarreneko sari berezia.
ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.