Bost eibartar izango dira gaurko eta etziko Zegama-Aizkorrietan

Kilometro Bertikala eta Mendi Maratoia egongo dira jokoan
Bost eibartar izango dira gaurko eta etziko Zegama-Aizkorrietan
2024/05/24 10:27
eta kitto!

Eneko Azurmendi, Eneko Fernandez eta Jose Lizundia eibartarrek hartuko dute parte gaur, 16:00etatik aurrera, jokoan izango den Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalaren 10. edizioan. Guztira 250 korrikalari izango dira parte hartzen, hiru kilometroko distantzia egiteko.

Bestalde, domeka goizean, 09:00etan hasita, jokoan izango den Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren 23. edizioan beste bi eibartar, Ion Arriaga eta Pello Berrizbeitia, izango dira parte hartzen, guztira parte hartuko duten 533 korrikalarien artean.

Lehenengoek 13:00ak aurretik heltzen joango dira eta guztira zortzi orduko epea izango dute atletek helmugara iristeko, hau da, 17:00etan itxiko da. Bost kilometro eta erdiko desnibela duen probaren markak 2022an ezarri ziren: gizonezkoetan Kilian Jornet-ek 3h36’40’’ko denbora egin zuen, eta emakumezkoetan Nienke Brinkman-ek 4h16’43’’koa.