Bost jardunaldi izango dituen V. Amaña es la Caña pilota txapelketa abiatuko da zapatuan
2023/05/09
13:27
eta kitto!
Maiatzaren 13an, 20an eta 27an eta ekainaren 3an jokatuko dira pilota txapelketako sailkatze partiduetako jardunaldiak, ondoren, ekainaren 10ean, bertako finalak jokatuz amaiera emateko lehiaketari. Alebin eta infantil mailetako partiduak osatuko dute binakako modalitatean jokatzen den torneoaren karteldegia eta, aurreko edizioetan izandako onarpena aprobetxatuz, txapelketa Debabarrena inguruko hainbat udalerritako pilota eskolakoek hartuko dute parte oraingoan: hor izango dira, Eibarkoekin batera, Elgoibar, Soraluze, Zaldibar, Elgeta, Azkoitia, Bergara, Antzuola, Deba, Oñati, Zumarraga, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Mallabiko ordezkariak, guztira 162 pilotari kopurura iristeko. Partidu guztiak Amañako dorreetako frontoian jokatuko dira; euria tartean izanez gero, Astelena frontoiak hartuko luke jardunaldia.
Benjamin, infantil, alebin eta nesken mailatan jokatuko den pilota txapelketaren zapatuko lehenengo jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da, esan bezala, Amañako frontoian.