Bost lan-saio izango ditu Beñat San Joseren taldeak asteleheneko partidua prestatzeko

Gizonezkoen SD Eibar-ek Gaizka Garitanok zuzentzen duen Cadizen aurka jokatuko du
Bost lan-saio izango ditu Beñat San Joseren taldeak asteleheneko partidua prestatzeko
2025/03/26 10:17
eta kitto!

Atzoko atsedenaldiaren ondoren, bihar hasi eta domekara arte bost entrenamendu izango ditu Hypermotion Ligan jokatzen duen SD Eibar-ek datorren astelehenean Cadizen itxarongo dion neurketa prestatzeko. Bost lan-saio horiek goizeko 11:00etan hasiko dira, hiru Atxabalpen betetzeko eta beste biak Ipuruan, azken horiek ateak itxita. Gaurkoa, biharkoa eta barixakukoa burutuko dituzte Arraste aldean, eta eguenekoa eta domekakoa Ipuruan. 2. Mailako jardunaldiari amaiera emango dion Cadiz CF eta SD Eibar taldeen arteko norgehiagoka astelehenean, hilaren 31n, jokatuko da Nuevo Mirandilla zelaian arratsaldeko 20:30etik aurrera. Andaluziako taldearen gaur egungo entrenatzailea SD Eibar-en hainbat denboraldi egindako Gaizka Garitano da eta talde biak sailkapenaren erdialdean daude kokatuta, puntu kopuru berarekin.