Bost positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/03/17
12:00
eta kitto!
Atzo bost koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasa 240,23koa da.
Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan bost positibo atzeman zituzten eta eremu gorrian jarraitzen du (686,68), eta Deban eta Mutrikun kasu bana atzeman zen.
Atzo, 8.874 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 402 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 69 Araban, 205 Bizkaian, 118 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 101 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, martxoaren 8etik 14ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 29 hildako egon direla.