Brontzezko bi domina eta zilarrezko beste bat Kalamuako judoken poltsikora
Zapatuan Erandioko Altzaga kiroldegian jokatutako kadete mailako Euskadiko Txapelketan, Kalamua judo taldeko Doha Srhir-ek zilarrezko domina irabazi zuen 70 kilotik beherako mailan. Ibilbide bikaina dihardu egiten eibartarrak, oraingokoa bere bigarren parte-hartzea besterik ez delako izan lehiaketa ofizial batean; bere debuta Gipuzkoakoan izan zen eta, brontzea eskuratu ondoren, Euskadikorako sailkatu zen, orain sari potoloagoa eskuratzeko.
Euskadiko Eskola-Jokoetan, bestalde, Kalamuak hiru ordezkari izan zituen, eta euretako bik brontzeko domina bereganatu zuten. Aner Gonzalezek, hiru garaipen eta porrot bakarrarekin, domina hori irabazi zuen 38 kilotik beherakoen mailan. June Valladaresek, azkena galdu aurretiko bi garaipenekin, brontzezkoa ere eraman zuen 63 kilotik beherakoan. Eta 46 kilorainoko mailan lehiatu zuen Andoni Urrak ezin izan zuen dominik irabazi, “baina garaipen bat lortu zuen; ez da gutxi, oraindik lesio batetik errekuperatzen dihardu-eta”.