Carla Andres atzelaria armagina 2027ko ekainera arte

Laura Camino eta Patri Ojedarekin batera, hirugarrena da aurten SD Eibar-ekin kontratua berritzen
Carla Andres atzelaria armagina 2027ko ekainera arte
2025/03/28 11:09
eta kitto!

Aranda de Dueroko atzelariak dagoeneko hiru denboraldi egin ditu talde armaginean eta beste birako berritu du kontratua SD Eibar-ekin, 2027ko ekainera arte. Carla Andres Eibarko taldea RFEF 1. mailan zegoela iritsi zen, eta 1. Mailara igotzeko jokalari garrantzitsua izan zen, eta horrela jarraizten du izaten ordutik hona. Dagoeneko 75 partidu ofizial jokatu ditu Eibar-ekin, lan defentsibo bikaina emanez, eta Yerai Martinen taldearen zutabe garrantzitsu bihurtu da. 22 urteko atzelariak, Racing Feminas taldetik 22 urterekin iritsi zen jokalaria, Laura Camino eta Patri Ojedarekin batera, hirugarrena da aurten SD Eibar-ekin kontratua berritzen.