Carlos Rodriguezek irabazi du Eibarko helmugan eta Juan Ayuso gailendu da Itzulian

Mattias Skjelmose izan da hirugarrena sailkapen orokorrean
Carlos Rodriguezek irabazi du Eibarko helmugan eta Juan Ayuso gailendu da Itzulian
2024/04/08 16:22
eta kitto!

Eibarren erabaki da aurtengo Itzulia. Txirrindulariek etapa gogoangarria eskaini zieten zaleei zapatuan eta hauek, ohikoa denez, dena eman zuten kirolariak txalotzeko eta animatzeko.

Eguraldia lagun, Untzaga jendez bete zen txirrindulariak agurtzeko eta gertutik ikusteko etapa hasi aurretik eta, Eibar inguruan gora eta behera ibili ondoren (birritan igo ziren Ixuara, bata Orbetik eta bestea ohiko errepidetik), Toribio Etxebarria kalean kokatuta zegoen helmugan erabaki zen lasterketa. Bertan, Carlos Rodriguez (Ineos Grenadiers) eta Juan Ayuso (UAE Team Emirates) etorkizun handiko txirrindulari espainiarrak izan ziren azkarrenak. Etapa Rodriguezek eraman zuen eta Itzulia Ayusok, biak ala biak pozik geratu zirelarik.

Etapa amaitu ondoren, sariak banatu zituzten Untzagako podiumean eta bertan, Ayuso eta Rodriguezekin batera, Mattias Skjelmose (Lidl - Trek) igo zen hirugarren postuan. Euskaldunik onena, ostera, Pello Bilbao (Bahrain - Victorius), sailkapen orokorrean 6. postuan amaitu zuelarik.

 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by …eta kitto! aldizkaria (@gaztekitto)