Carmen Alvarezek beste denboraldi baterako luzatu du kontratua

Espainiako selekzioko beheko mailetako jokalari izan da, 19 urtez azpikoarekin Eurokopa irabaziz Txekiar Errepublikan eta Mundiala Costa Rican
Carmen Alvarezek beste denboraldi baterako luzatu du kontratua
2025/04/24 12:00
eta kitto!

F Ligako SD Eibar-eko aurrelariak 2026ko ekainera arte berritu du talde armaginarekin zuen konpromisoa. Salamancakoa neguko merkatuan iritsi zen aurretik ere, 21-22 denboraldian, jokatu izandako taldera, Betisen bi urte eta erdi eman ondoren. Iritsi zenetik jokatutako partidu guztietan hartu du parte, baita bi gol sartu ere. Atletico de Madrid taldetik lagata etorri zenean, hamar partidutan bost gol sartu zituen. Carmen Espainiako selekzioko beheko mailetako jokalari izan da, 19 urtez azpikoarekin Eurokopa irabaziz Txekiar Errepublikan eta Mundiala Costa Rican.